Tren geltokiaren “erabilera” aldarrikatu du Tafallako Udalak

Tren geltokiaren “erabilera” aldarrikatu du Tafallako Udalak. AHTaren eraginez, arriskuan egon liteke geltoki hori. Izan ere, aurreikusitako proiektuaren arabera, litekeena da geltokia desagertzea laster. Iaz, ia 28.000 bidaiari igaro ziren geltoki horretatik Iruñera edo Tuterara bidean trena hartzeko.

Egoera “larria” dela ebatzita, Tafallako Udala osatzen duten alderdiek —UPN, Bildu, PSN eta Iniciativa por Tafalla— aho batez onartu zuten tren geltokia mantentzeko eskatzeko mozioa. Udalak jakinarazi duenez, geltokia desagertuz gero, Tafallako eta inguruko herritarrak izango lirateke kaltetu nagusiak.