EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeko kide Itziar Claverrek eta Haizea Ramirez de Aldak itxialdia egin zuten asteburuan, ezabaketa kanpainan parte hartzeagatik ezarritako zigorra betetzeko. Epaiak 6.000 euroko isuna eta bi eguneko lokalizazio etengabea ezarri zien. Zigorra etxean bete ordez, Claverrek eta Ramirez de Aldak Altsasuko Gure Etxean bete zuten, iragan asteburuan. EHE-ko bi kideei babesa adierazteko asmoz, dozenaka lagunek parte hartu zuten Altsasun larunbat iluntzean Euskaraz bizitzeari zigorrik ez! Ezabatu eta euskaraz bizi lelopean egin zen manifestazioan. EHEk dioenez, euskaraz bizitzea desobediente izatea bada, desobediente izango dira aurrerantzean ere.