Euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiari buruzko proiektua da 81 amama. Iloba eta amonen arteko harremana aztertzen du. Dokumentalak, batez ere, XX. mende hasieran jaio ziren amonen bizimodua aztertzen du, bereziki nekazaritza eremuko bizimodua. Izaro Gonzalezek zuzendutako dokumentala da, eta kultur transmisioaz eta euskalduntasuna ulertzeko moduaz hausnarketa egiten du. Joan den urrian, Donostian estreinatu zuten dokumentala. Heldu den ostegunean, Dormitaleria 54 galerian aurkeztuko dute, 19:00etan. Aurkezpenaren ostean, dokumentala ikusteko aukera izango da. Ekitaldi horren bitartez ospatuko dute galeriaren lehenengo urteurrena.