EROSI GABEKOAK EROSTEKO AUKERA

Asteartean hasi zen merkealdia Nafarroako dendetan, eta heldu den martxoaren 6ra bitarte iraungo du. Salmentak sustatzeko xedez Gabonetan ia denda guztietan deskontuak egin dituzten arren, Iratxe kontsumitzaileen elkarteak egindako ikerketa baten arabera, Nafarroako herritarren erdiak garai horren zain egoten dira erosketak egiteko. Batez beste, herritar bakoitzak 78 euro inguru gastatuko ditu merkealdian, joan den urtean baino 11 euro gutxiago.