EKOIZPENA MURRIZTUKO DUTE AURTEN

Portland enpresak jakinarazi du 2014an 300.000 tona porlan ekoitziko dituztela Olatzagutian duten egoitzan. Iazko zenbatekoarekin alderatuta %24 murriztuko dute aurten ekoizpena. Gainera, urtarrilean, ekoizpena etenda dago Olatzagutian, langileen %80ri eragiten dien behin behineko lan erregulazio espedientearen eraginez. Urrun gelditu dira 2007an Sakanako lantegian ekoitzitako 1,3 porlan tonak, eraikuntzaren krisiak zuzenean eragin baitio.