Gipuzkoan ere hasi da sagardotegi garaia

Hernaniko sagardotegiek, joan den igandean herriko plazan egindako ekitaldiaren bitartez, hasiera eman zioten 2014ko sagardo garaiari. Astigarragako sagardotegiek hiru egun geroago ekin zioten; asteazkenean egin zuten hasiera ekitaldia. Lapurdiko Kalakan musika taldeko partaideak arduratu ziren denboraldiari ofizialki hasiera emateaz. Astigarragako sagardogileen aburuz, aurtengo sagardoa “lehorra eta txinparta finekoa da, eta ahoan fruitu feskoaren sentsazioa uzten du”. Orotara, 10 milioi sagardo litro ekoitzi dituzte. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak ohartarazi duenez, sagardoa bertako sagarrarekin ekoizteko ahalegina egiten ari dira, sagarrondoak landatuz.