Garazi-Baigorriko herri elkargoko presidente eta Azkarateko auzapeza jadanik Udalbiltzako kide zen 2000. urtean. Orain ere, beti prest da Jean Michel Galant orduko esperientziak sortu zailtasunak gainditzeko.
Laguntza honek zer ekartzen ahal dio lurralde honi?
Okasio bat da mugaz bi aldeetako harremanen sendotzeko. Sortzeko ere anitzetan ez baita. Eta hautetsien artean ere elkar ezagutzeko. Hor bada dinamika bat sortzen ahal dena. Inportanta da ere, nahiz eta ttipia izan, diru laguntza bat izatea. Eta gero, inportanta da ere lan egitea gibelka ari den lan eremu batean. Ekonomikoki, bizi aldetik, hau da mendialdea. Hor elkarrekin gogoetatzea eta buru egitea gure nekeziari, gure ahuleziari, uste dut hori nonbait baikor baizik ez dela izaten ahal. Geroari buruzkako konfiantza bat elkarri ematea da.
2002. urtean 400.000 euroko oinarrizko kapitala osatu zuen Udalbiltzak, Zuberoa lehentasun zuela; orduan zu kontseilari nagusi zinela. Zer esperientzia atera duzu hortik?
Oroitzen naiz Pauen zer erreakzio ukan zituen. Oso gaizki bizi izan zuten Udalbiltzak 400.000 euro ekarri izana. Beren aitzinean pasatzea bezala ikusten zuten. Hor, horrelako gerla bat bezala sortu zen. Biziki damugarria da. Ez baita sekula sobera diru. Da beti aipatzen dugun muga hori, hor dugula egiazki. Hegoaldetik diruaren etortzea gaizki sendi dute hemengo anitzek, zerbait anormal balitz bezala. Orain berriz abiatzeak kontzientziatze memento bat ere ekartzen duela uste dut. Arrazoi berak ditugu, herri berean gara, hizkuntza berarekin: zergatik ez elkarrekin lan egin?