Merkatu sozialak elkartzeko plataforma sortu dute

Merkatu sozialen elkartea eratu dute bidezko merkataritzaren alde lanean dabiltzan hainbat eragilek. Besteak beste, hauek:?REAS, Som Energia, Ekologistak Martxan, Coop57, Fiare eta Diagonal egunkaria. Partaideen esanetan, egun martxan dauden azoka sozialak saretzea eta harremanetan jartzea da plataformaren asmoa, “benetako beharrak asetzen dituen merkataritza” sustatzeko. Orotara, 50.000 bazkide inguru dauzkate eragile guztien artean, eta arloan lan egiten dabiltzan 10.000 lagun. Aurrera begira, abian jarriko dute konsumoresponsable.coop atari digitala, informazioa eskaini eta herritarrek merkatu sozialen antolatzaileengana heltzeko bideak errazteko asmoz.