EKOIZPEN EKOLOGIKOAREN DEFENTSAN

Nafarroako Gobernuak ekoizpen ekologikorako diru laguntzak kendu dituela salatzeko, elkarretaratzea egin zuen EHNE sindikatuak, otsailaren 28an, Iruñean. Murrizketak “kaltea” eragingo die nekazariei eta abeltzainei, sindikatuko kideen aburuz. Izan ere, ekoizpen kostuak “nabarmen” handituko dituela uste dute; diotenez, ustiategi asko desagertzeko arriskuan egon daitezke. “Huts egiten” ari da Nafarroako Gobernua ekologia gaietan, euren ustez.