KRITIKA POLITIKORIK EZ INAUTERIETAN

Guardia Zibilak txosten bat igorri dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari, argitu dezan Berriozarko inauterietan Gazte Asanbladako kideek “terrorismoa goratu” ote zuten. Berriozarko gazteek Nafarroan D ereduak jasan duen kriminalizazio kanpaina salatu nahi zuten, eta inauterietako organ ETAko kideak irudikatu zituzten eskolak ematen. Auzitegira deitzea Berriozarko gazteriaren zein inauteriaren kontrako “erasoa” da, asanbladako kideen irudiko.