Ureztatze sistema jartzeko lurrak batzea onartu dute

Azaroan hasiko da Nafarroako ubidearen lehen fasearen hedapena. Itoizko ura baliatu ahal izateko, Lerin eta Oteitzako lursailak elkartzea adostu du Nafarroako Gobernuak dekretu bidez. Hala, lursailak elkartu ostean, ubideko ura hartu ahal izateko behar diren moldaketak egiten hasiko dira. Dekretuak 768 hektareatan izango du eragina, eta horietatik 263, lehorreko lursail zirenak, hain zuzen, ureztatu beharreko bilakatuko dira. Lursailek ubideko urarekin ureztatu ahal izateko gutxienez 5 hektarea izan beharko dituzte, eta gehienez 25 hektarea. Gutxiengo lursailik ez dutenek ezingo dute euren soro eta baratzea ureztatu, ubidea martxan jartzen denean bertako ura soilik baliatu ahal izango baita.