MURRIZKETEN UZTARRIA KENTZEKO

Dozenaka lagun elkartu ziren joan den ostiralean, Iruñeko Sanduzelai auzoan murrizketen aurka hango eragileek deitutako manifestazioan. Osasun eta hezkuntza alorretan murrizketarik ez lelopean, auzoko kale garrantzitsuenak zeharkatu zituzten. Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak krisi ekonomikoa arrazoitzat hartuta egin dituzten murrizketak “ez direla” zilegi ohartarazi zuten manifestazioan, “ongizate gizartea desagerrarazten ari direlako”.