Gizarte politika zalantzan jarri du NUPeko ikerketa batek

Azken urteetan Nafarroako Gobernuak abian jarri duen gizarte politika kritikatu du NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindako ikerketa batek. Ikerketa horren arabera, krisi ekonomikoaren eraginez gero eta norbanako eta familia gehiago daude “estualdian”. Gainera, egoera hori urteak irauten ari denez, txiro eta aberatsen arteko polarizazioaz ohartarazi du. Izan ere, hilabete amaierara iristeko arazoak dituztenen zenbatekoa azken urteetan “nabarmen” hazi dela ebatzi dute ikerketa horretan. Ildo beretik, lehen aberatsak zirenak orain aberatsagoak dira. Hortaz, gizartearen polarizazioaren aurka neurriak hartzeko eskatu diote gobernuari NUPeko adituek.