GUZTIEN ZENTZUMENAK DANTZAN

Bisita berezia egin zuten pasa den ostiralean, Nafarroako Autismoaren Elkarteko kideek. Piktogramen bitartez, Noaingo Zentzumenen Parkea ezagutu zuten. Izan ere, elkartearen eta parkeko arduradunen arteko elkarlanari esker, autismoa duten haurrentzako egokitu ahal izan dute parkeko bisita gidatua. Amaia Ariz Nafarroko Autismoaren Elkarteko presidentea pozik agertu da gero eta gehiago direlako Ulertu zure hiria piktogramekin kanpainarekin bat egin dutenak .