BIHAR IREKIKO DUTE TONBOLA

Caritasen tonbolarik gabe ezin dira sanferminak hasi. Bihar irekiko dute tonbola ofizialki. Erdietsitako dirua bazterkeria sufritzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baliatuko dute. Hamabost egun baino gehiago behar izan dituzte egitura guztia muntatzen. Azken egunetan, aldiz, sariak bere tokian kokatzen aritu dira Caritaseko dozena bat boluntario. Lanez gainezka dauden arren, biharko dena prest izango dutela jakinarazi dute Caritaseko kideek.