“Enpresarien gutxiengo batek Nafarroan sortzen den aberastasunaren erdia pilatzen du, baina zergatan langileek ordaintzen dutenaren bostena baino ez dute ordaintzen”, salatu du LAB sindikatuak. Horregatik zerga sistema aldatzeko beharra aldarrikatu du sindikatu abertzaleak. “Nafarroan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekin 1.054,9 milioi euro bildu ziren iaz. Sozietate zergarekin ordea, enpresariek ordaintzen dutenarekin 194,3 milioi euro baino ez ziren batu”. Horrez gain, Nafarroan enpresa handiek “pribilegiozko tratua” dutela adierazi dute, zerga presioa Europako Batasunekoa baino hamaika puntu txikiagoa delako.