14.929

NAFARROAN IZAN DIREN GRIPE KASUAK

Iragan urteko gripe denboraldiarekin alderatuta, %13,7 hazi dira gripe kasuak Nafarroan. Osasun Departamentuak jakinarazi duenez, azaro eta apiril artean 14.929 kasu izan dira, iaz baino ia 1.000 gehiago. Aurretik beste gaixotasun batzuk zituzten hemeretzi lagun hil dira gripeak jota.