11 PROPOSAMEN

Sustrai Erakuntza fundazioak eta Urbizik proposamen zehatzak helarazi dizkiote Nafarroako Gobernuari:

Emari ekologikoa. Egin dezala ur emari ekologikoen inguruko ikerketa, Natura 2000 Sareko helburuak betetzeko.

Ureztatzeko lurrak. Ureztatzeko lurren zabaltzea ez dezala neurririk gabe lagundu diruz, eta bazter dezala itzalpeko ordainsaria.

Kutsadura. Aurre egin diezaiola Nafarroako ur emarietako nitratoen kutsadurari.

Montejurra. Eska diezaiola Montejurrako Mankomunitateari Egaren inguruko gatazka konpontzeko, kudeaketa hobetuz.

Muga proiektua. Potasa ustiatzeko proiektua azter eta ikuska dezala, inguruko uretan izan dezakeen eraginagatik.

Esako urtegia. Esako urtegia handitzeko lanak gelditzeko eska dezala.

Ur aldaketak. Ez dezala egin Zaraitzu ibaiko ura Esara aldatzeko proiektuko hasierako ikerketa, eta aukera hori bazter dezala.

Fauna. Urratsak egin ditzala uretako espezie mehatxatuen egoera hobetzeko.

Uraren gobernantza. Susta dezala herritarren parte hartzea uraren gobernantzan.

Isurialdeak. Ura zaintzeko, egin dezala isurialdeen kudeaketa egokia; bertzeak bertze, ureztatze sistema tradizionalak sustatuz.

Uholdeak. Ahalegina egin dezala informazioa eta koordinazioa bultzatzeko erakundeen artean, kudeaketa hobetzeko.

Argazkia: 2019ko uztaileko uholdeak, Beiren. Nafarroako Gobernua.