KRONOLOGIA

Hauek dira Lekunberriko gasbidea egiteko proiektuaren urratsik nabarmenenak:

2018. Nafarroako Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak Arakilgo Udalari eskatu zion gasbidearen proiektua baimendu zezala. Udalak erantzun zion ez zuela ontzat hartzen hautatutako bidea.

2019. Arakilgo Udalak helegitea aurkeztu zuen proiektuaren aurka. Ez zuten onartu. Abenduan, Ingurumen Departamentuak aldeko ingurumen adierazpena onartu zuen.

2020. Abuztuan, Arakilgo eta Larraungo udalek helegitea jarri zioten Nafarroako Gobernuak gasbide proiektuari emandako baimenari.

2022. Otsailean, epaileek behin-behinean gelditu zuten proiektua, Administrazio Gaietarako Epaitegi batek ontzat eman zuelako Arakilgo Udalak obra lizentzia ukatu izana. Azaroan, baina, Espainiako Auzitegi Gorenak proiektuak “balio publikoa” duela erran, eta aurrera segitzeko bidea eman zion enpresari.