“Benetako babesa” nahi dute gidariek

“Benetako babesa” nahi dute gidariek

IÑIGO URIZ / FOKU

Babesgabe ikusten dute beren burua; horregatik eskatzen dituzte babes protokolo “eraginkorrak”. Iruñerriko billabesetako gidariek elkarretaratzea egin zuten asteartean, Iruñeko Baluarte plazan —irudian—, duela egun batzuk izandako eraso sexista salatzeko. Kontatu zutenez, 16. lineako gidari bati egin zioten eraso, gauez. Protokoloak huts egin zuen, gidariak alerta botoiari eman arren inspektorea ez zelako ohartu, beste zeregin batzuetan ari zelako. “Segurtasunez egin nahi dugu lan, eta babesturik sentitu”, aldarrikatu zuten.