Berriro desalojatu dituzte Noaingo eztanda jazotako inguruko bizilagunak

Noaingo (Nafarroa) Zabalegiko Kontzejua kaleko eta Lostra hiribideko hainbat eraikin berriro hutsarazi behar izan dituzte arratsaldean, bizilagun batek gas usaina antzeman duela ohartarazi baitie larrialdi zerbitzuei. Astelehen arratsaldean gas leherketa bat izan zen bertan, eta oraindik familia batzuk etxera itzuli ezin daude. Bederatzi zauritu izan ziren leherketa hori dela eta.

120 etxebizitza hustu zituzten orduan, eta asteazkenean 120 horietatik 80k etxera itzultzeko baimena jaso zuten, baina gaur berriro atera izan behar dute, gas usaina nabaritu dutelako. Larrialdi zerbitzuak eta gas konpainietako langileak bertan dira zehazteko antzeman duten usain hori benetan gasa den edo ez, eta hala balitz, zergatik gertatu den.