Abo Energy-k atzera egin du, eta ez ditu Mendialdean haize errotak egingo

Abo Energy-k atzera egin du, eta ez ditu Mendialdean haize errotak egingo

Nafarroako Mendialdean, Mendaur eta Irakurri mendien artean, hamarnaka haize errotaz osatutako zentral eoliko bat egiteko asmoa zuen Abo Energy enpresak, baina herenegun Tttipi Ttapa hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, enpresak albo batera utzi ditu bere asmoak. Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkurra eta Goizueta udalerrietako lurretan ziren errotak kokatzekoak, baina posta elektroniko bidez jakinarazi die udal horiei azkenean ez duela proiektuarekin aurrera egingo.

[articles:2149213]

Proiektua guztiz garaturik gabe bazegoen ere, hamar errotatik gora ziren jartzekoak: Iturenen bost, Zubietan lau, eta gainontzekoetan, beste batzuk. Udaren erdialdean jarri zen harremanetan enpresa Zubietako udalekin, proiektua aurkeztuz, eta ordutik herritarrekin hainbat bilera egin ditu udalak.