88 urteko txirrindulari nafar bat zendu da furgoneta batek harrapatuta

88 urteko txirrindulari nafar bat zendu da furgoneta batek harrapatuta

Tuterako (Nafarroa) gizonezko bat hil da gaur eguerdian izandako trafiko istripu batean. 88 urteko txirrindularia Zaragozako (Espainia) Santa Cruz de Moncayo udalerriko mendiko errepide batean zebilen, eta furgoneta batek harrapatu du, bihurgune batean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 11:55ean izan da istripua, txirrindulariek erabili ohi duten errepide batean. Trafiko adituak istripuaren nondik norakoak aztertzen ari dira.