Berriobeitiko (Nafarroa) adingabeen zentro bat hustu behar izan dute gas ihes baten ondorioz. Larrialdietako zerbitzuek 14:00etan jaso dute abisua, eta Nafarroako suhiltzaileak, Foruzaingoa eta gas enpresa hornitzailea bertaratu dira Iruñerriko udalerri horretako Artikako kontzejuan dagoen zentrora. Adingabeak egoitzatik aterarazi dituzte, baina ez da inor zauritu. Matxura konpondu dutenean itzuli dira zentrora.
