Zendu egin da Zizur Nagusian larunbatean izandako istripu batean zauritutako 55 urteko emakumea

Zendu egin da Zizur Nagusian larunbatean izandako istripu batean zauritutako 55 urteko emakumea

Zizur Nagusian (Nafarroa) larunbat gauean izandako auto istripu batean zauritutako 55 urteko emakume bat zendu da. Eneritz (Nafarroa) herriko bizilaguna zen biktima, eta garun-heriotza egoeran zegoen larunbataz geroztik, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zaintza intentsiboetako unitatean. Harekin batera, beste lau pertsona zauritu ziren ezbehar horretan. Horietako bi —39 eta 34 urteko gizonezkoak— ospitalean daude. Beste biei —7 eta 24 urtekoei— sendagiria eman zieten. 

Larunbatean izan zen ezbeharra, 22:46an, A-12 errepideko 4,8 kilometroan, Zizur Nagusia udalerrian. Bost ibilgailuk jo zuten elkar, eta lau pertsona zauritu ziren; horietako bat, 55 urteko emakumea, oso larri. Nafarroako suhiltzaileek askatu behar izan zituzten biktimetako bi, ibilgailuetan harrapatuta geratu zirelako. Ezbeharraren ondorioz, A-12 itxi zuten 05:00ak arte. Foruzaingoa ikertzen ari da nola gertatu zen istripua.