Gizon bat atxilotu dute Tuteran, urruntze agindua urratzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, urruntze agindua urratzea egotzita

Tuterako Udaltzaingoak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, bikotekide ohiak jarritako urruntze agindua urratzea leporatuta. Gizona kontrol batean gelditu zuten, 15:30ean, gidatzen ari zen ibilgailuarekin arau hauste bat egiteagatik. Hura identifikatzean konturatu ziren emakume baten aurkako urruntze agindua zuela, eta haren etxetik ehun metro baino gutxiagora zegoela. Hori dela eta, atxilotu eta Nafarroako Foruzaingoaren egoitzara eraman zuten, bertan preso uzteko, epailearen aurrean deklaratu arte.