Indarkeria matxistagatik hamazazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan aste honetan

Indarkeria matxistagatik hamazazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan aste honetan

Gabonetako astean hamazazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan Foruzaingoak eta Iruñeko Udaltzaingoak, indarkeria matxistagatik. Foruzainek emandako informazioaren arabera, guztira 30 pertsona atxilotu dituzte aste honetan, eta horietatik hamabost indarkeria matxistagatik izan dira.

Iruñeko Udaltzaingoak, berriz, jakinarazi du abenduaren 25eko goizaldean 23 urteko gizon bat atxilotu zutela, emakume bait ukituak egiteagatik; gaurko goizaldean, berriz, 19 urteko mutil bat atxilotu dute, motibo bera dela eta. 36 eta 21 urteko beste bi gizon ere atxilotu dituzte udaltzainek, familia giroan tratu txarrak egiteagatik.