Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta

Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta

Bi lagun atxilotu dituzte gaur Iruñean, joan den urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta. Espainiako Poliziak BERRIAri adierazi dionez, atxilotuei «desordena publikoa» eta «poliziari eraso egitea» egozten diete.

Zehazki, protestak urriaren 15ean izan ziren, LAB, CCOO —EAEkoa eta Nafarroakoa—, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek antolatutako lanuztearen egunean. Poliziak erran duenez, egun hartan goizean egin ziren manifestazioei lotutako atxiloketak dira. 

Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkartasuna adierazi die atxilotuei. Horiek aske uzteko exijitu dute, eta mobilizaziora dei egin: gaur 19:00etan Nabarrerian elkarretaratzea eginen dute.