Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), 30 bat etorkini iruzur egiteagatik. Bostehun euro kobratu zizkion haietako bakoitzari, eta denak etxebizitza berean erroldatu zituen.
Espainiako Poliziaren arabera, duela zenbait aste antzeman zituzten irregulartasun zantzu batzuk alokairuko etxebizitza horretan, eta, ikerketaren ostean, ondorioztatu zuten gizonezko horrek etorkinen zaurgarritasun egoeraz baliatzen zela, eta dirua kobratzen ziela erroldatze agiria tramitatzearen truke.
