Urtarrilaren 31n Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioa deitua du Erorien Monumentua eraistea aldarrikatzeko, besteak beste. Deialdi horri begira, gaur goizean eraikin horretan kateatu dira GKS-ko bi ekintzaile.
Ohar bidez jakitera eman dutenez, ekintza horren bidez «faxismoaren aurka» egin dute, gogora ekarri baitute «Euskal Herrian milaka langile hil zituzten faxistak omentzeko monumentua» dela. Biharko manifestazioan eraikina bota dezatela aldarrikatuko dute. «Gaur gazte langileoi dagokigu borroka antifaxistaren lekukoa hartu eta kaleak hartzea indarra ari den faxismo berriaren aurrean».
