Statfraftek 40 milioi euro inbertituko ditu Tuterako parke eoliko baten birpotentziazioan

Statfraftek 40 milioi euro inbertituko ditu Tuterako parke eoliko baten birpotentziazioan

2000ko abuztuan inauguratu zuten Tuterako Monte de Cierzo parke eolikoa, Nafarroan. Mende laurden bete ondoren, parkea kudeatzen duen Statkraft konpainiak 41 aerosorgailu erretiratuko ditu, eta lau errota handiagoekin ordezkatuko ditu. 

Prentsa ohar baten jakitera eman duenez, aurretik beste 44 aerosorgailu kendu dituzte eta hamar jarri. Orotara, birpotentziazio proiektua burutzean, 85 aerosorgailuren ordez hamalau izango dira, baina ezarritako potentzia handitu egingo da, 60 MWetik 90 MWera. 

Taldeak gaineratu du ion litioko bateria bat ezarriko duela bertan eta honez gero baimen guztiak eskuratu dituztela —ingurumen, hirigitza eta eraikuntza arlokoak—. Biltegiak 14,3 MWeko potentzia du eta 28,5 MWeko energia biltegiratzeko ahalmena du. Bateria hori bi ordutan kargatu eta deskargatu daiteke. Statfrakten arabera, biltegi horren bidez «sarea gainezka dagoenean, argindar ekoizpenak goia jotzen dueneko uneak eraginkorrago kudeatu ditzake». 

Statkfratek azaldu duenez, Espainiako Trantsizio Energetikoaren menpeko IDAE erakundeak biltegiratze proiektuaren %24 finantzatu du Next Generation funts publikoen bidez.