Iruñeko Udaltzaingoak 32 urteko gizon bat atxilotu zuen asteburuan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Poliziak erran duenez, erasoa hiriburuko Lezkairu auzoan izan zen, larunbat goizean.
Zehazki, 07:15 aldera, udaltzainek abisu bat jaso zuten, erranez gizon batek andre bati ukituak egin zizkiola. Polizia bertaratu zenean, gizona atxilotu zuen, sexu eraso bat egitea egotzita.
