Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 54 urteko gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Iruñerriko autobus batean gertatu zen erasoa, atzo, 08:55 aldera, Poliziak erran duenez. Erasoa jasan zuen emakumeak autobus gidariari erran zion bertze bidaiari batek ukituak egin zizkiola, gutxienez bi aldiz.
Erasoaren berri izatean, autobus gidariak ibilgailuko ateak itxi zituen eta udaltzaingoa abisatu zuen. Polizia bertaratu zenean 54 urteko gizona atxilotu zuten, sexu eraso egin izana egotzita. Guardiako epaitegiak behin-behinean aske uztea ebatzi du, eta Emakumearen Kontrako Indarkeriari Buruzko Iruñeko Epaitegira bideratuko dute kasua.
