Emakume bat hil da Tutera eta Fontellas artean izandako trafiko istripu batean

Emakume bat hil da Tutera eta Fontellas artean izandako trafiko istripu batean

Emakume bat hil egin da gaur Nafarroan, Tutera eta Fontellas arteko N-134 errepidean izandako trafiko istripua dela eta. Foruzaingoak albistea baieztatu du, eta azaldu errepide hori itxi egin duela bi noranzkoetan, zerogarren eta seigarren kilometroen artean. Oraingoz, Foruzaingoak ez du informazio gehiago eman istripuari buruz.