Ezkabarteko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Ezkabarteko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Atzo arratsaldean Ezkaba mendiko ipar hegalean sutea hasi zen, eta suhiltzaileak gau oso pasa dute hura egonkortzeko asmoz. Inguruko bi herri (Anotz eta Nabatz) hustu behar izan zituzten ordu batzuz, baina gaueko hamaiketan euren etxeetara itzuli ahal izan ziren.

Goizeko lehen orduetan helikopteroz hartutako irudietan nabaritu daitekeenez, suak bizirik jarraitzen du, ke laino handi batek inguratzen baitu basoa. Sua oraindik kontrolpean ez dagoen seinale.

Imágenes del vuelo de reconocimiento realizado a primera hora del #viernes en #Ezkabarte para valorar la situación del perímetro del incendio pic.twitter.com/2DlesYuhCg

— 112 Sos Navarra / Nafarroa (@112_na) June 26, 2026

Atzo, 17:45 aldera sua piztu zen Makirriaindik gertu den baso batean. Sugarrak gertu zirenez, bada ez bada ere, Nabatz hustu uzten. Ke laino handia sortu zen eta bete-betean eragin zion baita ere, Anotzi eta horregatik hura ere hustu zuten. Usi herria ere hustea aztertu zuten baina azkenean hobetsi zen ezetz. Gauean, bizilagunak euren etxeetara itzuli ahal izan ziren.

Suhiltzaileak jo eta ke aritu dira hasieratik. Gauez, helikopteroek euren hegaldiak eten behar izan dituzten, baina goizean berrekin diote itzaltze lanei. Goizean goizetik, Nafarroako larrialdietako aholku batzordea bildu da sute horren bilakaera eta nondik norakoak aztertzeko, Inma Jurio Barne kontseilaria buru duela.

Gobernuaren arabera, Nafarroako zazpi parkeetan suhiltzaileak parte hartzen ari dira Ezkabarteko sutea itzaltzeko lanetan, eta lurraldeko baliabide guztiak parte hartzen ari dira.

Gaur ere egun konplikatua izan daiteke, ondorioz. Bero handia eta giro idorra espero denez, Nafarroako Gobernuak agindu du lehorreko lurretako nekazaritza jarduerak mugatzea. Foru agindu horrek Pirinioetako, erdialdeko eta Erriberako laborariei eragingo die.

Atzokoa egun zaila izan zen hainbat sute piztu baitziren, larriena Ezkabarten: Ledean, Noainen, Etxalarren, Murillo el Cuenden, Irunberrin, Larraiotzen, Caparroson, Melidan eta Lerinen.