Zabor bilketako kamioi batek hainbat lagun harrapatu ditu Iruñeko Alde Zaharrean

Zabor bilketako kamioi batek hainbat lagun harrapatu ditu Iruñeko Alde Zaharrean

Ezbehar larria gertatu da gaur arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean, Nabarreria kalean: lanean zebilen zabor bilketarako kamioi batek hainbat lagun harrapatu ditu Los Burgos tabernaren parean. Erakundeak ikertzen ari dira ibilgailuaren balaztatze sistema zergatik ez den aktibatu.

Udaltzaingoak eta Foruzaingoak ezbeharra gertatu den ingurua hustu eta hesitu dute, eta hainbat anbulantzia bertaratu dira biktimak artatzeko.

Garabi bat ere eramango dute kamioia handik ateratzeko, litekeena baita lagunen bat azpian harrapatuta geratu izana.

Lekukoen arabera, jende ugari zebilen kale horretan, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean izandako manifestazioaren ostean.