Iruñerriko feministak: «Aurtengo sanferminetarako, feministok hautu irmoa egin dugu: gozatzera etorri gara!»

Iruñerriko feministak: «Aurtengo sanferminetarako, feministok hautu irmoa egin dugu: gozatzera etorri gara!»

Aurten ere feministak kalera atera dira uztailaren 4ko gaueko manifestazioan, Iruñeko Alde Zaharrean. Gizonei mezu argia igorri diete: «Feministok antolatuta gaude, eta, aurten, zuen inpunitatea amaitzera gatoz».

Aurtengo udako lanketa gozamenean oinarrituta egitea erabaki dute, Feministok gozatzera etorri gara! lelopean, eta dei egin dute tokiak hartu eta sanferminez gozatzeko. Argi dute: «Gizonak zaudete sobran. Zuek eta zuen jarrera baboso eta matxiruloak». Eta halakoei aurre egiteko prest daude: «Aurrean izango gaituzue».

Horrez gain, jakinarazi dute uztailaren 11rako egun feminista antolatu dutela: «Argi geratuko da gureak ere badirela parrandak, kaleak, tabernak, txosnaguneak eta oholtzak».