Txirrindulari bat hil zen atzo goizean Espinosa de los Monterosen (Espainia), txirrindularitza froga batean; 53 urte zituen gizonak eta iruindarra zen. Kirol jarduerako antolatzaileek erran dutenez, frogaren hasieran konortea galdu zuen, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten suspertu.
09:30ean hasi zen froga eta hamabortz minuturen buruan jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek. Bertaratu zirenean gizona suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Udalak erabaki zuen froga bertan behera uztea.
