Maruxak talde nafarrak salatu du eraso homofobo bat jasan zutela bart sanferminetan. Instagram bidez kontatu dutenez, taldeko kideei eta bertze bi laguni bi gizonek egin zieten eraso: «Maritxu zikinak» oihukatu zieten gaztelaniaz, eta kristalezko botilak bota.
Gisako erasoak oraindik ere gertatzen direla azpimarratu dute, eta espazio seguruak sortzea guztien esku dagoela nabarmendu.
