Espetxean jarraituko du Iruñean bost sexu eraso egiteaz akusatutako gizonak

Espetxean jarraituko du Iruñean bost sexu eraso egiteaz akusatutako gizonak

Iruñeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren ataleko epaileak berretsi egin du espetxean jarraituko duela ekainaren 27tik uztailaren 9ra Iruñean bost sexu eraso egiteaz akusatutako gizonak. Hilaren 11n ezarri zioten behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta bermerik gabea.

Hiru ebazpen judizialetan, magistratuak nabarmendu du auzipetuak sexu askatasunaren aurka egindako erasoak «oso larriak eta bortitzak» izan zirela. Gainera, epaileak azaldu du gizonak ihes egiteko arriskua dagoela eta horregatik ere jarraituko duela espetxean.