Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea egotzita

Iruñeko Udaltzaingoak lau gizon atxilotu ditu ostiraletik gaur goizaldera, indarkeria matxista egotzita. Alde batetik, gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Horrez gain, biktimari laguntzen saiatu zen pertsona bati eta foruzain bati ere eraso egin zien atxilotutako gizonak, udaltzaingoaren esanetan. Hiru delitu egotzi dizkiote: sexu erasoa, lesioak eta agintaritzaren kontrako atentatua. Masailezurra puskatu zion udaltzainetako bati, eta ospitalean artatu behar izan zuten.

Bestetik, gaur goizaldean beste gizon bat atxilotu dute, Belateko Monasterioaren kalean bere bikotekide ohia jotzeagatik.

Azkenik, ostiralean beste bi gizon atxilotu zituzten, bikoteengandik urruntzeko aginduak ez betetzeagatik.