Urzainkiko sutea kontrolatutzat jo dute

Urzainkiko sutea kontrolatutzat jo dute

Gaur dira hamahiru egun Urzainkiko mendi magal batean sutea piztu zela, eta atzo gauean kontrolatutzat jo zuten, azkenean, Nafarroako larrialdi zerbitzuek. Azken 48 orduetan, eremuko puntu bero batzuetan esku hartu dute, ura botaz eta eskuz lan eginez. Azken egunetako hego haizeak ez du lagundu, baina ebatzi dute sutea kontrolpean dagoela erabat.

Hemendik aurrera, zaintza lanetan arituko dira: helikopteroen eta kamera termikoz hornitutako droneen bitartez kontrolatuko dute eremua, sutea erabat itzalitzat jo arte. Gaurtik aurrera, suhiltzaile talde bat ere ibliko da ingurua zaintzen; Nabaskozekoak geldituko dira bertan gaur.

Continúan las labores de extinción del incendio de #Urzainki, que se mantiene estabilizado.

Brigadas de los parques de #Cordovilla, #Tafalla y #Sangüesa trabajan por tierra en la zona para controlar puntos calientes con el apoyo de tres medios aéreos

🚁🚁🚁@mitecogob pic.twitter.com/4rGJLCxjOP

— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) August 23, 2026

Lanak izan dituzte sutea kontrolatzeko, iristeko eremu zail batean piztu baitzen sua —tximista baten ondorioz—, komunikazio zaileko leku batean: Gazpar haitzaren inguruan, Izaba, Garde eta Urzainkiko lurren artean, ekialdera—. Abuztuaren 14an piztu zuten sutea.

Asteburu horretan bertan hartu zuten kontrolpean, baina, abuztuaren 20an, sugarretan ziren enbor batzuk eta harkaitz batzuk maldan behera jausi, eta suak indarra hartu zuen berriz, lehen sutea piztu zen lekua baino beheragoko eremu batean. Suhiltzaileek eta eskualdeko boluntarioek joan den aste osoan egin dituzte sua kontrolatzeko lanak, eta larunbatean lortu zuten egonkortutzat jotzea.