68 urteko auto gidari bat hil da Untzuen, istripu batean

68 urteko auto gidari bat hil da Untzuen, istripu batean

Gaur arratsaldean istripu bat jazo da N-121 errepidean, Iruñea eta Tutera lotzen dituen errepidean, Nafarroan. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute, eta, ondorioz, auto gidaria hil egin da. 68 urteko gizon bat da hildakoa. Kamioian zihoazen bi lagunak arin zauritu dira.

Ezbeharra 17:45 aldera gertatu da, Untzue parean (Nafarroa). Lehen hipotesien arabera, autoaren gidariak kontrola galdu du, eta kontrako noranzkoan zetorren kamioiaren kontra jo du. Larrialdi zerbitzuak berehala joan dira istripua izan den tokira, baina ezin izan dute ezer egin.

Istripua dela eta, errepidea itxi egin behar izan dute, eta auto ilara luzeak sortu dira. Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketa.