Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 20 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizean, adingabe bati labanaz eraso egitea egotzita. Zehazki, Txantreako institutu baten atarian gertatu da erasoa, eskolak hastear zirela.
Atxilotuak ihes egin du, baina udaltzainek lokalizatu eta atxilotu dute. Gertatutakoa ikertzen ari dira.
