Berbintzanan (Nafarroa) egin zuen geldialdia azaroaren hasieran. Urmael txiki batean atera zioten argazkia, eta Gorosti natur zientzia elkartekoek eman zuten albistea: aurreneko aldiz ikusi zutela Nafarroan ibis ermitau bat. Alemaniatik abiatu zen urriaren 11n, eta Cadizera bidean zihoan (Espainia). Hari buruzko azken albistea zen Burgosko (Espainia) lurretan zebilela. Ez da geroztik Berbintzanako ibis ermitauaren berririk izan, haren segimendurako jarritako sistema itzaltzea erabaki zutelako, hegazti bitxi horrek jendartean zer-nolako interesa sortu zuen ikusita.
‘Berriketan’: Ibis ermitau bat Berbintzanan. Iker Tubia
Ibis Eremita proiektuko kide Miguel Angel Quevedok gaur bertan jakinarazio dio BERRIAri Giselbert 916 izeneko ibis ermitaua, Berbintzanan geldialdia egin zuen hura, hil egin dela, ez dela Cadizeraino iritsi. «Zoritxarrez, hil egin da. Modu naturalean, hegoaldera zihoala: hegazti harrapari batek akabatu du. Halako gauzak ditu naturak».
