Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Iruñeko Udaltzaingoak 32 urteko gizon bat atxilotu zuen asteburuan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Poliziak erran duenez, erasoa hiriburuko Lezkairu auzoan izan zen, larunbat goizean.

Zehazki, 07:15 aldera, udaltzainek abisu bat jaso zuten, erranez gizon batek andre bati ukituak egin zizkiola. Polizia bertaratu zenean, gizona atxilotu zuen, sexu eraso bat egitea egotzita.