28 urteko gizon bat hil da Arga ibaian, itota

28 urteko gizon bat hil da Arga ibaian, itota

28 urteko gizon bat hil da Arga ibaian, itota. Uharten (Nafarroa) gertatu da ezbeharra: 11:48 aldera abisu bat jaso dute larrialdi zerbitzuek, eta bertaratu direnean uretan aurkitu dute gizonaren gorpua; hilda zegoen orduko.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gizona ibaira erori da, eta Uharteko Dorraburu presaren inguruetan desagertu. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzaren Institutura eraman dute, autopsia egitera.