Maruxak taldeak salatu du eraso homofoboak egin dizkietela sanferminetan

Maruxak taldeak salatu du eraso homofoboak egin dizkietela sanferminetan

Maruxak talde nafarrak salatu du eraso homofobo bat jasan zutela bart sanferminetan. Instagram bidez kontatu dutenez, taldeko kideei eta bertze bi laguni bi gizonek egin zieten eraso: «Maritxu zikinak» oihukatu zieten gaztelaniaz, eta kristalezko botilak bota. 

Gisako erasoak oraindik ere gertatzen direla azpimarratu dute, eta espazio seguruak sortzea guztien esku dagoela nabarmendu.