Beste lau sexu eraso salatu dituzte sanferminetan

Beste lau sexu eraso salatu dituzte sanferminetan

Atzotik gaur goizaldera bitartean beste lau sexu eraso salatu dituzte sanferminetan, Iruñeko Udalak jakinarazi duenez.  Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu sexu eraso horietako birekin lotuta.

Eraso horietako bat bart goizaldean izan da, 04:45 aldera, Gazteluko Itzulian. Iruñeko Udalak adierazpen instituzional baten bidez gaitzetsi du erasoa, eta babesa eta elkartasuna adierazi dizkio emakumeari eta haren ingurukoei. Halaber, berriro berretsi du emakumeen aurkako indarkeria eta jarrera matxista oro arbuiatzen dituela, eta sexu erasoak desagerrarazteko, segurtasuna hobetzeko eta emakumeen askatasuna bermatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.

Udalak bat egingo du Iruñeko mugimendu feministak egunotan deitu dituen elkarretaratzeekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu. Hain justu ere, biharko deitu du mugimendu feministak protestara, Gaztelu Plazan, 21:00etan.