Leiho batetik erorita hil den gizon baten heriotza ikertzen ari da Foruzaingoa, Lizarran

Leiho batetik erorita hil den gizon baten heriotza ikertzen ari da Foruzaingoa, Lizarran

Gizon bat hil da Lizarran (Nafarroa), Santiago plazako etxebizitza bateko leiho batetik erorita. Foruzaingoak jakinarazi du gaur goizaldean izan dela ezbeharra, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa bat martxan jarri dutela. 

Horiek dira orain artean Foruzaingoko informazio iturriek ofizialki eman dituzten datu bakarrak. Hainbat hedabidek azaldu dute Nafarroako SOS Deiek Lizarrako Udaltzaingoari dei bat egin ziola jakinarazteko Santiago plazako etxebizitza batean indarkeria matxista kasu bat gertatu zela. Erantsi dute, hain justu ere, erori zenean eraso horren ondorioz ihes egiten ari zela gizona.